Kaixo!
Donostiako Irakasleen Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak gara, eta gure artean Maasaca izeneko taldea osatu dugu.
Blog honen bitartez klasean jorratutako gai desberdinen inguruan egin ditugun lanak ikusteko aukera izango duzue. Espero dugu gure bloga gustatzea eta zuentzako erabilgarria izatea.
Besterik gabe, ongi etorri Maasacaren txokora!
Maasacaren txokoa!!! GA1_05
Ane Alza, Asier Castillo, Sergio Chorro, Alaitz Correyero eta Miren Crespo
2020(e)ko irailaren 20(a), igandea
2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
BIDEO TUTORIALAK
BIDEO TUTORIALAK
Ane Alza:
Sergio Chorro:
Miren Crespo:
Alaitz Correyero:
Asier Castillo:
2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
WEB 1.0,2.0 eta 3.0
Zer da Web 1.0?
Web unidirekzionala
da, hau da, soilik toki bateko interakzioa lortzen dugu interneten sartuz eta
beratik informazioa lortuz. Ikasleek ikasten dituzten edukien ekoizleak gutxi
dira eta kontsumitzaileak berriz asko. Honetan informazioa gutxitan eguneratzen
da eta horrek arazoak ekartzen ditu datuak denborarekin aldatuz gero.
Zer da Web 2.0?
Web 1.0 ondorengo
web-a da non erabiltzailea ez dago murriztuta web orriak erabiltzera, baizik
eta hauek zabaltzen ditu, eduki berriak sortzen ditu eta ikuspegi zein
erabilera berriak asmatzen ditu, gainera, kolaborazioan lan egiteko aukera
ematen du. Eredu ekonomikoa ere aldatu egiten da honetan, izan ere, erabiltzen
ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina atera eta dirua irabazten
dute. Web 2.0-ren ezaugarri nagusietako batzuk dira hurrengo hauek:
- Sarrera irekia, guztiok topa
dezakegu informazioa.
- Parte hartze askea, guk geuk
erabakitzen dugu zer konpartitu eta zer ez. Zer nahi dugun interneten
publikatu.
- Kolaborazioa, informazio
partekatu dezakegu sare sozialen bidez (facebook, twiter etab.). Honek
aukera ematen du informazioa azkarrago topatzeko. Hain zuzen, zenbat eta
informazioa gehiago zabaldu orduan eta pertsona gehiagora hel dezake.
- Aktibotasuna, bai informazioa bilatzeko baita sortzeko ere.
Zer da Web 3.0?
Web
2.0ri hobekuntzak eginez eta semantikaren prestazioak gehituta sortzen den
web-a da. Hau da, web bat da nun sistema informatikoak informazioaren esanahia
ezagutzen duen.
Bukatzeko, web 3.0
aurki dezakegu web semantiko bezala ere ezaguna. Honi esker ordenagailuez
gainera, mugikorrak, tabletak eta dena delakoak interneta kontsumitu dezakete.
Web honen abantailik nabarmenena informazio pila gordetzeko kapazitatea ematen
duela disko duro handirik gabe eta azkenik erabiltzaileari zerbitzu konplexuak alde
batera uzteko.
Esan daiteke azkeneko
web-a suertatzen dela erabilgarriena bai hezkuntzarako bai egunerokotasunerako.
Honi esker, joko edota ariketa dibertigarriak plantea daitezke horrela ikasleak
adi egoteko eta bide batez materia gutxinaka barneratzen joateko. Gainera,
administrazio lanetarako ere erabilgarria da lana izugarri errazten baitute.
Bideoak:
Lehenengo
bideoan ikusi genuen nola zubi erdian bi animali handi aurkitzen diren eta
lehia antzeko bat dute beraien artean lehenengo zein igaroko den erabakitzeko.
Gero, beste bi animalia txikiago batzuk ere pasa nahiko dute, baina handiagoek
hartu eta jaurti egingo dituzte. Azkenean, bi animali txikiak zubiak dituen bi
soka askatuko dituzte, biak alde berdinekoak eta horrela bi animalia handiak
zubitik erori egingo dira. Hori gertatu eta animalia txikiak bata bestea saltatuko
du, horrela biak bere aldera joan ahal izateko.
Honek erakusten
digu nola kooperazioak gauza handiak
lortu ditzakeen eta bideo hau Web 3.0ren isla izan daitekeela pentsatu
dezakegu, hau da, nola lortu dezakegun IKT-en bitartez hezkuntza aberats eta
partekatua lortu dezakegun.
Bigarren bideoan
berriz, ikusi dezakegu nola txori batzuk dauden burrukan. Ondoren, beste txori
guztiak bere kontura burla eta barre egiten dute. Gero, txori handi hori
besteengana gerturatuko da eta besteek bere ondotik urruti kokatzen dira.
Pisuaren ondorioz, kokatuta zeuden klabea beherantz joango da beraiek konturatu
gabe eta bitartean, txori txikien handiagoari hanketan koska egingo diote
beraien ondotik joateko. Momentu bat iritsiko da non ia lurrean dauden eta
batzuk konturatu egiten dira, baina hortik gutxira txori handiak klasea askatu
eta denak gorantz aterako dira, beraien lumak galduz eta txori handiak
beraietaz parra egingo du.
Gure aburuz, honek adieraziko digu besteen kontura parra egitea ez dela jokabide egokia, nahiz eta desberdina izan. Ikusi dugun bezala ez baitakigu noiz tokatuko zaigun guri lotsa edo gaizki pasatzea eta orduan ez nahiko dugu jendeak gutaz parra egitea.
Gure aburuz, honek adieraziko digu besteen kontura parra egitea ez dela jokabide egokia, nahiz eta desberdina izan. Ikusi dugun bezala ez baitakigu noiz tokatuko zaigun guri lotsa edo gaizki pasatzea eta orduan ez nahiko dugu jendeak gutaz parra egitea.
2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
EDILIM
Hemen dituzue Edilim progamaren bidez sortu ditugun denborapasa txiki batzuk, espero dugu guztuko izatea.
letra zoopa
pottokien puzlea
2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea
ARTEFAKTOA
ARTEFAKTOA
Hasieran gaia aukeratzeko hainbat bilera egin ondoren, adostu genuen modaren eragina gizartean gaia aukeratzea, ikusten genuelako gaur egun nahiko pil-pilean dagoen gai bat delako eta, geroz eta garrantzi handiagoa duelako itxurak eta besteek gutaz duten iritziak.
Beraz, lan honekin kritikatu nahi genuena hauxe da: alde batetik, modak, besteek diotenak, etab. askotan gure gorputza eta izaera ez maitatzera eramaten gaituela, eta beste aldetik, eragin onek gure osasuna arriskuan jartzeraino eraman gaitzakeela.
Beraz, lan honekin kritikatu nahi genuena hauxe da: alde batetik, modak, besteek diotenak, etab. askotan gure gorputza eta izaera ez maitatzera eramaten gaituela, eta beste aldetik, eragin onek gure osasuna arriskuan jartzeraino eraman gaitzakeela.
Modak gizartean duen eraginaren gaia aukeratu genuenean lehenengo janzkeraren eraginez sortutako ondorioetan zentratu nahi izan genuen gaia adibidez marjinazioan, sortzen diren kritiketan.
Baina, beranduago gure dilana lantzeko interesgarriagoak eta arriskutsuagoak ziren modak bazeudela konturatu ginen, osasuna arriskuan jartzen dituztenak eta gure egunerokotasunean ikusi ditzakegunak. Beraz lau gai hauetan zentratzea erabaki genuen:
- Anorexia: gaixotasun psikologiko hau duen pertsonak jateari uzten dio gizentzeko beldurra daukalako eta jaten duena bota egiten du.
- Bigorexia:Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, eta gorputzaren itxura fisikoa hobetu behar dutela. Arazoa ariketa fisiko gehiegi eta esteroideak hartzen dituztenean hasten da.
- Tanorexia: gaixotasun hau duten pertsonek urte osoan haien azala beltzaran mantentzeko beharra dute, haien osasuna arriskuan jarriz.
- Operazio estetikoak: azkenik operazioak egun modan jarri da titiak, ipurdia, aurpegiko ximurrak eta abar operatzea kentzea eta eraldatzea.
Ondoren, gure artefaktoa egiten hasi ginen, hau da, gure kasuan manikia. Horretarako bideo txiki honetan manikiaren prozesua azalduko dizuegu:
Hau guztia esanda, hemen uzten dizuegu guk sortutako bideoa, espero dugu zuen gustokoa izatea:
MAITASUNA
MAITASUNA
Musikateko
jarduerari dagokionez maitasunaren emozioa lantzea erabaki dugu eta hau
da Ekintza Ikastolako umeentzat prestatutako programa:
- KONPETENTZIAK
1. Hitzez,
hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia -> Hitzezko eta
hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea,
ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta
akademikoetan.
2. Izaten
ikasteko konpetentzia -> Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu,
pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egiteko eta haiek sendotzea edo
egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz
pertsona osorik errealizatzeko.
3. Arterako
konpetentzia -> Hainbat kultura- eta arte- adierazpen ulertzea eta kritikoki
baloratzea, garai eta erabilera anitzekoak, faktore estetikoek pertsonen eta
gizarteen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko. Artearen hizkuntzak ezagutzea
eta haien kodeak erabiltzea mezu artistikoak sortzeko eta haien bidez
adierazteko eta komunikatzeko, ekimena, irudimena eta sormena erabiliz.
4.
Konpetentzia motorra ->Jokabide motor autonomo, osasungarri eta sortzaile
baten bitartez ideiak, balioak, sentimenduak eta emozioak egoki adieraztea
bizitzaren esparru, egoera eta jarduera guztietan, baita gorputz- eta
kirol-jardueretan ere, eta batzuen zein besteen adierazpenak interpretatzea eta
baloratzea.
- HELBURUAK
1. Maitasunari buruzko
hausnarketa egitea. (2,4)
2. Umeek bere sentimenduak azaleratzearekiko lotsa kentzea. (2,4)
3. Momentu atsegina pasatzea eta disfrutatzea. (3)
4. Komunikazio ez berbala
garatzea. (1)
5. Norbere
emozioak eta besteenak hobeto ezagutzea. (2,4)
6.Maitasun
sentimenduekin erlazionatzen dituzten abestiez ohartaraztea. (3,4)
- EDUKIAK
Jarrerazkoak
-
Emozioen ulermen eta erregulazioa. (A,B,D)
-
Maitasunaren balorazioa (A)
- Abesti
baten mezuaren hausnarketa (D,F)
Kontzeptuzkoak
-
Adimen emozionala. (A,B,E,F)
-
Maitasuna (A)
-
Prozedurazkoak
- Gure
eta besteen emozioen ezagutza. (E)
-
Maitasunaren azalpena (A)
-
Komunikazio ez berbala erabiltzea (D)
- JARDUERA
Lehenengo
eta behin, haurrei orri bana emango diegu (A3 tamainakoa) baita errotulagailuak
ere, bertan bihotz handi bat marraztea eskatuko diegu. Marrazkia egin ondoren,
errotulagailuekin marraztuz bihotza zatitu beharko dute haiek maite duten
gauza, pertsona edo animalia kontuan hartuz. Ondoren margotutako zati
bakoitzean pertsona edo animali horren izena jarri beharko dute eta azaldu
zergatik maite duten. Bukatzeko, izen bakoitzaren azpian pertsona, gauza edo
animali horri dedikatzen dioten kantaren izena ezarri beharko dute eta zergatia
azaldu.
Jardueraren
bigarren zatian banaka boluntarioak beharko dira aulki batean esertzeko.
Aulkian esertzen den haurrari begiak estali eta maitasuna adierazten duen
musika jarriko diogu. Boluntario bezala atera den haur horri zapi batekin
begiak estaliko zaizkio ezer ikus ez dezan. Bere klaseko kide bat, haur
horrengana hurbilduko da eta maitasuna adierazten duen zeinu bat (laztanak,
muxuak, besarkadak…) egin beharko dio honek pertsona hori zein den asmatu
dezan. Honen bidez, aulkian eserita dagoen haurrak sentitutakoa adierazi
beharko du.
Denbora
- Minutu 1 geure buruak eta
gure txokoa aurkezteko.
- 3 minutu lehenengo
jarduera azaltzeko.
- Lehenengo jarduera
burutzeko: 6 minutu.
- 3 minutu bigarren jarduera
azaltzeko.
- Bigarren jarduera
burutzeko: 10 minutu.
Espazioa
- Psikomotrizitate
gela.
Taldeak
- 5-6 ume.
Materiala
- Folioak (A3 tamainakoak)
- Errotulagailuak
- Aurikularrak eta musika
- Begiak estaltzeko zapia
- Aulkia
- EBALUAZIO IRIZPIDEAK
-
Haurren gogobetetze maila, partehartze maila, taldearen giroa, komunikazioa eta
entzutea, helburuen lorpen maila. (1etik, 10era)
-
Alderdi negatiboak, hobetzeko erak eta zailtasunak.
- Idatz
ezazu saioari buruzko zure iritzia (GUZTIA TAULA BATEN BIDEZ)
2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


